Eguraldia Lerate

Orain

8ºC

Gaur

11ºC

8ºC

Bihar

16ºC

9ºC

Instalazioak

Aritzaleku Kanpinean ahaleginak egin ditugu ostatu emateko aukera guztiak eskaintzeko. Kanpineko bisitariei eskaini nahi diegu euren beharretara egokitutako zerbitzua.

Zerbitzuen hiru eraikin oso egokitu dira, guztiz komunikatuak beren artean. Era berean, lurzatiek badute karabanendako elektrizitatea eta ura, eta, eremu zabala dago dendak paratzeko.

Zure eskura zurezko bungalowak bungalowak jarri ditugu handiagoak eta txikiagoak, denak ederki hornituak: sukalde osoa, bainugela dutxarekin, berogailua eta lorategia.

Horren guztiorren helburua da zuk egonaldi atsegina eta lasaia izatea bai udan bai neguko egun hotzetan, zure eguneroko bizi kalitateari eutsita, gainera.

Horrez gain, Aritzalekun zurezko eraikuntzak ere aurkituko dituzu, hots, Aterpetxeak, edukiera handiko logelez hornituak. Ohatzeak taldeendako ostaturik egokiena dira...