Eguraldia Lerate

Orain

8ºC

Gaur

11ºC

8ºC

Bihar

16ºC

9ºC

Jarduerak

Allozko urtegian hainbat jarduera egin ahal izanen dituzu, esaterako, bela. Horretan ikasi edo aritu nahi baduzu, Nafarroako Bela Eskolaren zerbitzuak izanen dituzu.

Bela txapelketa Allozko urtegian

Andia eta Urbasa Mendiak (Urederraren iturburua bertan dago) muga dira, Nafarroako Erdialdearen iparreko muga, zehazki. Errezu izeneko herria inguratzen dute eta herri horretan Ubagua errekaren iturbegia dago, Allozko urtegira doana. Bazter zoragarriak dira, zinez.

Nacedero del Urederra en la Sierra de Urbasa
/ Nafarroako Gobernuaren turismo atariak utzi digu argazkia.

Bideak Garesen elkartu eta Done Jakue bideak Lizarraraino aski ongi erakusten du historian eta artean izan duen garrantzi handia. Badira gotikoaren eta erromanikoaren adibide ederrak. Esate baterako, Irantzuko Monasterioaren Klaustroa, Abartzuzan.

Lizarra 1090. urtean fundatu zuten. Izan ere, bazen Europa osotik Santiagorantz zetozen erromesei kasu egin beharra, gero eta gehiago ziren, gainera. Lizarra kulturari loturiko hiria da. Hona hemen artelan preziatu hauek horren erakusgarri: erromanikoak (San Pedroko Klaustroa eta San Miguel Eliza), gotikoak (Hilobi Santuaren aurrealdea Santo Domingo komentuan), platereskoa, eta abar.

Claustro de la Iglesia de San Pedro de la Rúa en Estella.
/ Nafarroako Gobernuaren turismo atariak utzi digu argazkia.

Nafarroako Erdialdean ardo ona egiten da eta gastronomia ere oparoa da, goxoa, lurrak emaniko produktuetan oinarritua.